Joan den ekainaren 5ean ingurumenaren eguna izan zenez, IDK-k gure ingurunearen zaintzari buruzko sorkuntza artistikoen haurren lehiaketa antolatu zuen.
IDKko familietako txikiek askotariko sorkuntzak aurkeztu zituzten adinaren eta zegokien kategorien arabera: marrazki xumeak, material birziklatuekin egindako eskulan originalak eta belaunaldi berrien kezkak ( klima-aldaketa eta lurreko kutsadura) laburbiltzen dituen aurkezpenen bat baita ere.
Epaimahaiaren deliberazioa zaila izan zen. Artistek originalak eta sortzaileak zirela erakutsi zuten, eta gure planeta zaintzeari buruzko gogoeta egitera gonbidatu gintuzten.
Azkenik, honako hauek izan ziren irabazleak, adin-kategorien arabera: “SALVA EL MUNDO” (11-14 urte), “ETORKIZUNA ERAIKITZEN” (7-10 urte), “BASOA” (4-6 urte) eta “MUNDUA MAITE BEHAR DUGU” (0-3 urte)
Zorionak gure irabazleei eta, batez ere, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!
Haurren sorkuntza guztien erakusketa.
Aurkeztutako lan guztien bideoa