28 Aza 2025

CIFP DON BOSCOko ikasleek gure instalazioak bisitatu dituzte

Errenteriako Don Bosco prestakuntza-zentroko ikasleek IDKren instalazioak bisitatu dituzte.

IDKn bi ikasle talde jaso ditugu gaur 2025/11/28, Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako Zentro Integratutik.

Irakasleek eta ikasleek bertatik bertara ezagutu dituzte gure instalazioak eta eguneroko funtzionamendua, IDK-ko espazio nagusietan barrena gidatutako ibilbide baten bidez.

Ikasleak, teknikarien eskutik, elektronikaren sektoreko errealitate profesionalera hurbildu dira, eta gertutik ikusi dute beren egungo prestakuntzari lotutako lan-etorkizuna.

IDKn belaunaldi berrien orientazioan eta motibazioan laguntzea gustatzen zaigu, prestakuntza-zentroei eta, bereziki, tokiko talentuaren garapenari lagunduz. Gure jarduera eta lan-filosofia hurbilagotik ezagutu nahi dutenei ateak irekitzen dizkiegu

Horregatik guztiagatik, IDKn oso positiboki baloratzen ditugu horrelako topaketak, prestakuntza-ingurunearen eta ingurune profesionalaren arteko kontaktua sustatzen dutenak.

Don Bosco-ko lehenengo taldea

Don Bosco-ko bigarren taldea

Array Aurrekontua eskatu
Dei egingo dizugu? Dei egingo dizugu?

Dei egingo dizugu?

Utzi zure telefonoa eta lehenbailehen deituko dizugu.

    Whatsapp
    This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.