Joan den irailaren 26an, IDKko instalazioetan IDK Euskotren emakumezkoen taldearen denboraldi berriaren aurkezpena egiteko aukera izan genuen. Horri esker, jokalariak eta gainerako teknikariak bertatik bertara ezagutu ahal izan genituen.
2013-2014 denboralditik Ibaeta Kirol Klubeko taldea saskibaloiaren maila gorenean lehiatzen da. “Guretzat, talde hau babestea ez da aliantza bat soilik, erronketara egokitzeko konpromisoa eta gaitasuna arrakastarako funtsezkoak diren isla da, bai kirolean, bai negozioetan” nabarmendu zuen Esteban Echanizek.
Eskerrak eman nahi dizkiegu aurkezpen honetan parte hartu zuten guztiei, bereziki Carmen Muguruza Dominguez klubeko presidenteari.
Plazer handia izan zen IDK familia osoa eta gainerako agintariak ere aintzat hartu ahal izatea.